Euskal kanta lehiaketa

LH5eko ikasleok Euskal Herria proiektuaren barruan, euskal musika aztertu dugu.

Betiko euskal kantak eta euskal kanta berriak entzun ondoren, gustukoen ditugun 3 aukeratu ditugu.

Zuekin batera Orokieta Herri Eskolako komunitate osoko kantarik gustukoenak aukeratu nahi ditugu.

Horretarako, guk aukeratutako kantak entzun ondoren inprimakia bete eta martxoaren 22ko astean jakinaraziko dugu emaitza Orokieta Irratiko uhinetan.